BBF Fintech Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatutako ekimena da, finantza sektorean ekintzailetasuna eta berrikuntza disruptiboa sortzeko.
Berrikuntza Irekiko programaren bitartez, diziplina anitzeko talde bat sortu da Laboral Kutxak eta Kutxabank-ek, finantza partner gisa, eta Dominion Digital-ek, partner teknologiko gisa, proposatutako erronkari erantzuteko. BBF Fintech-ek startup eta finantzetan eta teknologian adituak diren ekintzaile onenak bilatu eta aukeratzen ditu. 2020/2021rako deialdia irekita dago.
Parte-hartzaileek hurrengo abantailak izango dituzte:
Izena emateko deskargatu inprimakia, bete eta fintech@bbfaktoria.com helbide elektronikora bidali.
Programa Mondragon Team Academy metodologian oinarritutako bizpahiru eguneko sei moduloz osatzen da. Arlo desberdinetako 10-12 pertsonako taldeak sortuko dira: Big data, Blockchain, zibersegurtasuna, mugikor bidezko ordainketak, edota finantza eta teknologiari lotutako beste arloetakoak. Taldeak finantza sektoreko erronka bat definitu beharko du eta honi aurre egiteko soluzio berritzaileak sortu. Programaren amaieran proposamen guztiak aurkeztuko dira. Parte hartzen duten banku-entitateetako eta BBF Fintech-eko ordezkariz osatutako epaimahaiak soluziorik onena aukeratuko du kontzeptu-proba garatzeko.
Programan zehar landutako proiektuaren jabetza intelektuala partaideen artean partekatuko da. Lehenengo urtean, erabilera eta esplotazio komertzialerako eskubideak Estatu espainiarrean Laboral Kutxa eta Kutxabankena izango dira, eta programan parte hartzen duen ekintzaile taldeak gainontzeko herrialdeetan komertzializatzeko eskubidea izango du.
Programan parte hartzen duen taldeak aukeratutako soluzioaren kontzeptu-probaren garapena proposatuko du Dominion Digital-ekin batera.
Dominion Digitalek bere teknologia eta lan egiteko orduak eskainiko ditu, eta BBF Fintech-ek kontzeptu-probaren gastuak ordainduko dizkie parte-hartzaileei, 20000 eurora arte. Aurrekontu hau bateragarria izango da beste finantziazio iturri batzuekin.